Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia – Agder-eko Unibertsitatea – Universidad Tecnológica Nacional. Facultad Regional Rafaela

 

Gobernantza eredu berria
Gipuzkoarentzat Ekintza Ikerketaren bitartez


 gipuzkoasarean@gmail.com
 @gipuzkoasarean

Zubigintzaren aurkezpena

Zubigintza ekintza ikerketarako laborategi bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Gipuzkoa Sarean proiektuari lotuta jaio eta garatu dena batik bat.

 

Zubigintza laboratorio investigacion accion

Gipuzkoa Sareanek lurraldea garapena hobetzen lagundu nahi du, lurralde estrategia bat eraikiz eta gobernantza eredu berri bat garatuta. Testuinguru horretan, laborategian gobernantza eredu hori posible izateko etengabeko hausnarketa eta ikasketa sustatzen da, egiten diren ekintzetan oinarrituta.

Ekintza atalak

Aktoreekin espazioak

Proiektuko aktoreek hiru espazio partekatzen dituzte une honetan: Eskualde Arteko mahaia, Fazilitadoreen ekintza ikerketa prozesua eta Talde Eragilea.

+ Informazio gehiago

Pertsona sarea

Askotariko profil eta lan-eremutako kideok egiten dugu lan proiektuan. Kanpoko jendea ere ekartzen dugu esperientziak partekatzera. Atal honetan, denon hausnarketak daude.

+ Informazio gehiago

Tokian eta nazioartean

Zubigintza tokian eta nazioartean aurki daiteke, bere irakaspenak proiektuaren mugetik haratago doazelako. Zubigintza non egon den jakin nahi duzu?

+ Informazio gehiago

Metodologia: ekintza ikerketa

Ekintza eta ikerketa uztartzen dituen metodologia jarraitzen du proiektuak. Atal honetan, honek zertan datzan hobeto ulertzeko dokumentu eta artikuluak aurki daitezke.

+ Informazio gehiago

icono comunicacion

Eraldaketarako komunikazioa

Dialogo bidez eraldaketak bultzatzea da Zubigintzaren muinetako bat. Atal honetan, ikuspegi hori bilatzen duten produktu komunikatiboak aurki daitezke.

+ Informazio gehiago

Kontzeptu giltzarriak

Proiektuan zehar garrantzia hartu duten eta hartzen ari diren kontzeptuak jasotzen ditu atal honek. Kontzeptu bakoitzaren indarra une bakoitzaren araberakoa da.

+ Informazio gehiago

Ibilbidea

Bideo aurkezpena

Prozesua eta ibilbidea

Zubigintzaren historia 2009an abiatutako Gipuzkoa Sareani lotuta dago. Proiektuaren ibilbidea eta zedarri nagusiak ondorengo ardatz kronologikoan ikus ditzakezu:

Ardatz kronologiko interaktiboa ikusi

Proiektuaren berri izan

Izena eman

Bi hilean behin argitaratzen dugun buletinaren bidez, proiektuaren berri izan dezakezu.

Izena eman buletina jasotzeko

Bidalitako buletinak

Iraganeko aleak ikusi nahi? 2014ko otsailetik bidalitako buletinak hemen eskuragarri.

Bidalitako buletinak ikusi

Aktoreekin espazioak

Deskribapena

Ekintza ikerketa prozesu honetan, ingelesez policy maker izenarekin ezagutzen direnekin eraikitzen dute proiektua ikertzaileek, hau da, politika egitean ardura duten pertsonekin. Horretarako, ikasketa, lankidetza eta negoziaziorako zenbait espazio edo mahai existitzen dira, eta espazio bakoitzean hiru elementu horietako bat gailentzen da.

Orkestrako taldeak fazilitadore rola du bai proiektuan oro har bai mahai guztietan. Horrela, erabakiak hartu eta ekintzak gauzatzeko hausnarketa bultzatzen du. Ikuspegi horretatik, proiektuaren bsete aktore bat da. Une honetan, hiru espazio daude aktoreekin lan egiteko:

Eskualde Arteko Mahaia

Negoziazio eta lankidetza mahaia da nagusiki, bi hilean behin biltzen dena eta helburu politika publikoetan eragiteko harremantze eredu berri bat eraikitzea duena. Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunek eta garapen agentzietako zuzendari eta lehendakariek hartzen dute parte bertan.

Fazilitadoreen ekintza ikerketa prozesua

Ikasketa prozesua da batik bat. Bertan agentzietako teknikariek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kideek hartzen dute parte. Helburua da fazilitadore gaitasunak garatzeko tresnak lantzea, enpresa txikiek dituzten arazoetan lagundu ahal izateko.

Talde eragilea

Kabineteko kideek, Sustapen Ekonomikorako departamentuko kideek eta Orkestrako ikerketa taldeak osatzen dute. Asteazkenero biltzen da (Sutapenekoekin hamabost egunean behin) proiektuaren hurrengo pausoez hausnartzeko eta proiektuaren ikuspegi globala izateko.

Berriak

Ikusi albiste guztiak

Pertsona sarea

Deskribapena

Ekintza ikerketa laborategian esperimentatzen duen pertsona sarea zabala da, proiektuan etengabean ari diren eta une jakin batean hausnarketak ekartazen dituzten ikertzaile, fazilitadore eta policy makerrak sartzen baitira.

Orkestra, Agderreko Unibertsitatea, UTN-Rafaela, HUHEZI… Pertsona sare horrek askotariko jatorria du. Hala, askotariko profil eta lan eremutaetik datozen pertsonek osatzen dute: gobernantza, lurralde garapena, berrikuntza soziala, komunikazioa… Ondorioz, hausnarketak arlo anitzetan sortzen dira. Horiek atal honetan jasotzen dira.

Hausnarketa txokoa

Berriak

Ikusi albiste guztiak

Tokian eta nazioartean

Deskribapena

Proiektutik ateratako irakaspenak eskoletan, liburuetan, konferentzietan eta abarretan partekatzen dira, bai tokian tokiko bileretan bai nazioartekoetan. Helburua da, azken batean, Zubigintza eta Gipuzkoa Sarean ezagutzera ematea proiektuaren eremutik kanpo eta, aldi berean, entzutea besteek zer duten esateko, proiektuaren funtsa, azken batean, desberdintasunetatik ikastea baita.

Hain zuzen ere, atal honetan esperientzia horien inguruko informazioa aurki daiteke.

Berriak

Ikusi albiste guztiak

Metodologia: Ekintza ikerketa

Deskribapena

Lurralde garapena sustatzeko, ekintza ikerketa da Zubigintzako lan metodologia. Ekintza ikerketa prozesu bat da eta bertan elkarrekin lan egiten dute ikertzaileek eta ekintzaren inguruan askotariko jakiteak dituzten lurralde garapenaren profesionalek. Zentzu horretan, ikerketa eta ekintza ezin dira bereizi, uztartuta daude eta batak bestea etengabe elikatzen du.

Atal honetan, metodologia azpimarratzen duten testu eta liburuak jasotzen dira.

Berriak

Ikusi albiste guztiak

Eraldaketarako komunikazioa

Deskribapena

Komunikazioa Zubigintzak berezko duen elementu bat da. Proiektuak aktore desberdinen arteko etengabeko dialogoa du ezaugarrietako bat eta dialogo horren erdian kokatzen da, hain zuzen ere.

Komunikazioak rol hirukoitza jokatzen du: alde batetik, proiektuak dituen espazio desberdinetan gertatzen direnen inguruan informazioa ematen du; bestetik, espazio horietan gertatutakoak sistematizatzea bilatzen du; azkenik, sistematizazio horiek eraldaketa bat fazilitatzea dute helburu. Zentzu horretan, eraldaketarako komunikazio hau ikerketa arduratsua eta berritzailearen (ingelesez, RRI) ezaugarri garrantzitsua den gardentasunari oso lotuta dago.

Zubigintzaren komunikazio produktuak hiru mailatan bereiz daitezke, bakoitzaren “helburuko hartzaileen” arabera.

Mikro sistematizazioak

Gipuzkoa Sareanek dituen askotariko espazioetan dauden aktoreentzat dute garrantzia mikro sistematizazioek. Normalean, epe laburreko produktuak izaten dira, prozesuari jarraipena emateko ezinbesteko suertatzen direnak.Horren adibide dira fazilitadoreen prozesutik ateratzen diren ikasketen sistematizazioak ala marko kontzeptual puntualak.

Meso sistematizazioak

Bi meso sistematizazio mota bereizten dira. Alde batetik, prozesu desberdinetako irakaspenak hartu eta nolabait Gipuzkoa Sareaneko parte hartzaileei zabaltzeko erabiltzen direnak. Horren adibide da Sarean Buletina edo Twitterra. Bestetik, irakaspen horiek interpretatu eta eraldaketa bat bilatzen duten dokumentuak daude, fazilitadoreen ekintza ikerketa prozesuko hiru saioren emaitza, adibidez.

Makro sistematizazioak

Hauen helburua da Gipuzkoa Sareanen espaziotik kanpo ateratzea proiektuko irakaspenak. Zenbaitek helburu informatiboa dute, baina askok gizartera eraldaketa ekarpen bat egitea bilatzen dute. Normalean epe luzeko produktu izan ohi dira. Horren adibide garbia dira Deusto Briefing, Building Bridges edo Zubigintzatik ateratako liburuak.

Hausnarketa txokoa

Berriak

Ikusi albiste guztiak

Kotzeptu giltzarriak

Deskribapena

Gipuzkoa Sarean 2009an hasi zenetik, hizkuntza komun bat eraikitzea ezinbestekoa izan da, ekintza ikerketa proiektua aurrera eramateko. Era berean, hizkuntza komun horretan badira proiektuaren une ezberdinetan ardatz bilakatu edo izan diren zenbait kontzeptu.

Kontzeptu horiek nola ulertzen diren azaldu gabe zaila da ulertzea proiektuak izan duen ibilbidea.

Lurralde lehiakortasuna

Bi modutara ulertu izan da proiektuan. Alde batetik lurralde batek pertsonen xedeekin eta ongizatearekin bat eginez, biztanleko balio handiagoa sortu eta enpresen produktibitatea areagotzeko duen gaitasuna. Bestetik,gizarte osoaren ahaleginaren emaitza. 2011-2015 bitartean indarra galdu bazuen ere, gaur egun lurralde garapenaren baitan lehiakortasunaz ere hitz egiten da.

Lurralde garapena

Hasiera batean lehiakortasun hitza definitu zen, baina 2011tik aurrera haren ordez hasi zen erabiltzen lurralde garapenaren kontzeptua. Eragileak (publikoak eta pribatuak) mugiarazteko eta parte hartzeko prozesua da lurralde garapena. Konnotazio integral du, lau dimentsio hartzen baititu bere baitan: gizarte eta giza garapena, garapen ekonomikoa, erakunde kultur eta politika garapena eta garapen jasangarria.

Gizarte kapitala

Gipuzkoa Sareanen proiektuari hasiera emateko ezinbesteko kontzeptua izan zen, nahiz eta, aldi berean kontzeptu eztabaidatu eta polemikoa izan. Komunitate batek bere kideen arteko harremanen kalitateagatik duen abantaila da. Building Bridges ereduaren oinarrizko hiru kontzeptuak Nahapieten arabera, gizarte kapitalak dituen hiru dimentsioak dira: egitura, konfiantza eta bisio partekatua.

Gobernantza

Bob Jessopen kontzeptu arrunta izan da erreferentzia batik bat, nork bere burua antolatzea modu zuhurrean, negoziazioan eta elkarlanean oinarrituta, elkar ulertzen eta baterako helburuak ezartzen ahaleginduz. Erronka bikoitza da: Maila anitzeko gobernantza udal, eskualde, lurralde… eragileak kontuan hartzen dituena; eta Jessopek proposatzen duen beste gobernantza bultzatzea, elkartasunean, konfiantzan, leialtasunean eta sakrifizio partekatuan oinarritua, maila globalean lortzea zaila dena.

Parte hartzea

Bidea elkarrekin egitea da, hau da, gauzak elkarrekin aztertzean, lantzean eta elkarrekin zerbait sortzean gertatzen dena bezala. Proiektuak planteatzen duen gobernantza ereduaren muina da, hala ulertzen baita “Nola” egiteak “Zer” egiten den bezain garrantzitsu izatea. Gipuzkoa Sareanen baitan Eskualde Arteko Mahaia, Fazilitadoreen prozesua eta talde eragilea dira parte hartze horren oinarri.

Eskualdea

Formalki uldalerri maila gainditzen duen baina lurralde historikoa baino azalera txikiagoa duen eremu geografikotzat hartu da. Baina Gipuzkoa Sareanen eskualdea ez da eremu geografikoa, aktore multzoa baizik. Horren garrantzia hiru oinarriri lotuta dago: lurralde ikuspegia, tokiko ikuspegia eta garapen agentziak.

Lurralde konplexutasuna

Elkarrekiko mendekotasuna duten lurralde bateko aktoreek xedeak eta baliabideak ez adostearen ondorioz gertatzen da. Eragile horien artean dauden interes konfliktiboetan du bere oinarria. Kasu honetan, konflikto edo gatazka terminoak ez du konnotazio negatiboa, ez baita sahiestu behar den zerbait; helburua da horiek azaleratu eta dialogo espazioen bitartez, konplexutasun hori kudeatzea posible egingo duen egoerara iristea.

Estrategia

Plan estrategikotik haratago doa eta “zer” eta “nola kontzeptuek proiektuan duten garrantziarekin harremana du. 2015era arte, ikaskuntza, negoziazio eta lankidetza prozesu bezala definitu izan da, prozesuan “nolak” garrantzia zuelako. 2015etik aurrera, aldiz, “zer” egiten den bestea bezain garrantzitsua denez, hiru kontzeptu horiei plangintza gehitu zaie. Lau kontzeptu horiek proiektuaren mahaietan dute eragina.

Politika

Lurraldea hobetzeko ikuspegi partekatua bilatzearen ideia, mota askotako harreman, kultura eta loturak onartzen dituen epe luzeko gizarte eraikuntza prozesua da. Horretan ere dialogoak ezinbesteko papera du, betiere dialogo bezala ulertzen bada irtenbideak emateko zubia eraikitzea, gatazkak onartuz.

Prestakuntza

Egoera konplexuetan ekintza bideratzeko trebetasun kolektiboak garatzeko prozesua da. Hau da, ez da besterik gabe parte hartzaile bakoitzak jakintza metatzea, baizik eta eskura dituen baliabideak ekintzara aplikatzea. Jakintzaren transferentzia lineala gainditu behar du, ideiak elkarrekin sortzen hastea eragin. Une honetan prestakuntza hori Aldundiko talde batetara eta garapen agentzietako zenbait teknikarietara mugatzen da.

Fazilitadorea

Talde batek hausnartu, erabaki eta ekintza gauzatu dezan kondizioak sortzen dituen pertsona edo taldea da. Fazilitadorea aktoreen eta hauek hartu behar dituzten erabakien arabera definitzen da. Hori dela eta, fazilitadore bat ez da soilik fazilitadore izaten; lurralde garapenean, esaterako, politiko-fazilitadore, tekniko-fazilitadore edo ikertzaile- fazilitadore izan ohi da.

Global partners

Partners