Laguntzaileak: Bilboko Udala – Bilbao Ekintza

 

Bilboko espezializazio estrategiaren ikerketa-ekintzako laborategia


 
 

BNLen aurkezpena

Bilbao Next Lab Bilboko espezializazio estrategiaren ikerketa-ekintzako laborategia da.

2013an jarri zen abian eta hasierako helburua mantentzen du: espezializazioaren bidez, hiriaren eraldaketa ekonomikoa bideratzea, hiri garapen iraunkorrari laguntzeko. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua eta Bilboko Udala, Bilbao Ekintzarekin batera, elkarlanean ari dira bideratze edo fazilitazio lan hori aurrera eramateko.

logo bnl

Laborategi honek lantzen dituen bi erronka nagusiek lotura zuzena dute Bilboko Udalak eta Bilbao Ekintzak, hiriaren espezializazio estrategia garatzerakoan, dituzten erronkekin:

  1. Bilboko Udalaren eta Bilbao Ekintzako lantaldearen gaitasunak garatzea, espezializazio prozesuan fazilitadore rola joka dezaten
  2. Maila askotako artikulaziorako mekanismoak eraikitzea eta, horrela, Bilboko estrategiak Euskal Autonomia Erkidegoko S3 estrategian izan behar duen zeregina definitzea

Ikerketa-ekintza guneak

icono mesa

Bilbao Ekintza Talde Eragilea

Langune honetan definitzen dira Bilbao Next Laben erronka nagusiak eta bertan egiten da gainerako languneen jarraipena, proiektu osoaren ikuspegi orokorra bermatzeko

.

Informazio +

icono cabeza

Bilbao Ekintzako fazilitadoreen langunea

Bilbao Ekintzako talde teknikoak, ikerketa-ekintza prozesu baten bitartez, hiriaren espezializazioa bultzatzeko fazilitazio gaitasunak garatzen dituzte.

Informazio +

icono mundo

Udala

Bilboko Udalak eta zehazki, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Sailak espeziailzaio prozesua fazilitatzeko orduan dituen erronkei aurre egiteko espazio bat da.

Informazio +

icono personas

Tokiko Taldea

Tokiko Taldeak aukera ematen du, eragile eta maila askotako izaera duenez, (i) politikak eta ekimenak artikulatzeko eta hobetzeko, (ii) proiektu estrategikoak definitzeko, eta (iii) taldea osatzen duten eragileen artea bisio partekatua eraikitzeko.

Informazio +

icono libro

Komunitate akademikoa

 Ikertzaileek ikerketa taldeko barne-bileretan edota komunitate akademikoko mintegi, konferentzia, etab.etan parte hartu eta argitalpen akademikoak lantzeko espazioa da hau.

+ Información

 

Testigantzak

Informazio gehiago

Sistematizazioa

Proiektuaren inguruko xehetasun guztiak ikusi ahal izango dituzu dokumentuan.

Proiektuaren dokumentua ikusi

Azken berriak

Proiektuarekin lotura duten azken argitalpenak, berriak eta ekitaldiak ezagutu ahal izango dituzu ondorengo linkean.

Proiektuaren Azken berriak ikusi

Bilbao Ekintza Talde Eragile

Deskribapena

Langune honetan definitzen dira Bilbao Next Laben erronka nagusiak eta bertan egiten da gainerako languneen jarraipena, proiektu osoaren ikuspegi orokorra bermatzeko. Talde Eragileko kide dira Bilbao Ekintzako Zuzendaritza taldeko ordezkariak eta Orkestrako ikertzaileak.

Dinamika

Astero egiten dira bilerak, Orkestrako taldeak fazilitatuta. Orkestrako kideek taldean landu nahi diren erronkei eta horiei aurre egiteko moduei lotutako marko teorikoak, kontzeptuak eta analisiak eskaintzen dituzte. Lantzen diren gaien artean, hauek azpimarra ditzakegu:

• Bilbao Ekintzaren rola definitzea eta rol horri legitimazioa ematea, espezializazioaren fazilitadore izateko.
• Espezializaziorako fazilitazio tresnak definitzea: politikako tresnak dira, Bilbao Ekintzak erabiltzen dituenak lehentasunezko arloetan espezializazioa bideratzeko.

tractor eusk01

Bilbao Ekintzako fazilitadoreen langunea

Deskribapena

Langune hau nagusiki Bilbao Ekintzako talde teknikoak eta zuzendaritza taldeek osatzen dute, eta Bilbao Ekintzako profesionalen fazilitazio gaitasunak garatzea du helburu. Pertsona horiek iBilbao2020 estrategiak bultzatu nahi duen espezializazio prozesuaren fazilitadoreak direla esango dugu.

Fazilitadoreak bere gogoeta, erabaki eta ekintza prozesua egingo du, baina beti ere, eragileen prozesuen menpean. Horretarako, gaitasun jakin batzuk edukiko ditu. Bilbao Next Labeko fazilitadoreen langunearen helburua da espezializazioari laguntzeko gaitasun horiek garatzea. Helburu horrekin, ikerketa-ekintzaren hurbilketan oinarritutako tailerrak antolatzen dira.

Dinamika ziklikoa

Fazilitadoreek erronka nagusi bat dute aurrean: espezializazioari laguntzeko definitu diren politikako tresnak ezartzea (ikus aurreko orrialdeko zerrenda). Bilbao Ekintzako lantalde edo arlo bakoitzari tresna bat edo beste ezartzea dagokio. Fazilitadoreen tailerren helburua da tresna horiek ezartzeko fazilitazio ekintzak definitzea. Bide horretan, Orkestrako taldeak prozesu zikliko bat bideratzen du, fazilitadoreek, dagozkien tresnei lotuta, beren rolaren inguruan gogoeta egin dezaten eta, ondoren, erabakiak har ditzaten. Erabaki horiek lurraldeko eragileek parte hartzen duten beste langune batzuetan (enpresak, unibertsitateak, ekintzaileak, etab.) garatuko dituzte. Orkestrako ikertzaileek ez dute langune horietan parte hartzen.

facilitadores eusk01

Udala

Deskribapena

Langune honen eginkizun nagusia da Udalak eta, bereziki, Ekonomi garapen, Merkataritza eta Enplegu Sailak, espezializazio prozesua laguntzeko orduan aurrean dituen erronkak lantzea. Langune honetan parte hartzen dute Udaleko Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko ordezkariek eta Bilbao Ekintzako Zuzendaritzak, Orkestrako ikertzaileekin batera.

Dinamika

Udaleko beste sailetako ordezkariek ere hartzen dute parte langune honetako zenbait bileratan, gai jakin batzuk lantzen direnean. Gainera, laborategiko gainerako languneen jarraipena egiten da, Udalaren jarduerarekin koordinatuta ari direla ziurtatzeko eta Udala ere ikerketa-ekintza prozesu globalaren parte izateko.

Udalarekin osatzen den langune horretan, nagusiki, hurrengo gaiak lantzen dira:

• Udalaren rola definitzea eta legitimazioa ematea, espezializazioaren eragile fazilitadore izateko.

• Bilboren nazioartekotze estrategiaren definizioa egokitzea, espezializazio estrategiaren baitan.
• Zorrotzaurreko master plana garatzea, hiriak jarduera ekonomikoa, inbertsioak eta talentua garatzeko eta erakartzeko gune nagusietako bat izango baita, aldi beran, zerbitzu aurreratuetan espezializatzea lagunduz.
• Lurraldeko eragileek espezializazio estrategiaren garapenean izango duten inplikazioa ziurtatzea (esate baterako, Tokiko Taldearen iraunkortasuna edo gainerako gobernu mailak), elkarrekin ikuspegi partekatua garatzeko.

Gainerako languneetan gertatzen den bezala, Orkestrako lantaldeak fazilitazio lanak egiten ditu eta horrek aukera ematen du gogoeta prozesuak aktibatzeko; gogoeta horien ondorioz, erabakiak hartzen dira, bai langune beraren barruan eta bai hartatik kanpora; ondoren, parte hartzen duten policy makerrek langune honetan definituriko fazilitazio ekintzak gauzatzen dituzte.

Tokiko Taldea

Deskribapena

Tokiko Taldea (Local Group) lurraldeko hainbat eragile biltzen dituen langunea da. In Focus europar proiektuaren baitan sortu da. In Focus Europako hirien sare bat da eta, 2018ko erdialdean amaitu bazen ere, taldea mantendu egin da. Tokiko Taldeak aukera ematen du, eragile eta maila askotako izaera duenez, hiru erronkari aurre egiteko balio du:

  1. Hiri eta eskualde estrategiaren lehentasunekin lotutako politikak eta ekimenak artikulatzeko eta hobetzeko.
  2. Hiriari lehentasunezko arloetan espezializatzen lagunduko dioten proiektu estrategikoak definitzeko.
  3. Hiriko espezioalizazio estrategian inplikatuta dauden aktoreen arteko bisio partekatuan ekarpena egin.

Orkestra talde honen parte da. Lurraldeko aktore bezala, proiektuen definizioan eta garatu daitezkeen aukera posibleen detekzioan bere ekarpena egiten du. Horrekin batera, laguntzen du Tokiko Taldearen fazilitazio taldea (Bilbao Ekintzakoa).

local eusk01

Komunitate akademikoa

Ikerketa-ekintzaren eredu kogeneratiboak azaltzen duen moduan, Orkestrak Bilbao Next Laben baitan elkarrekin sortutako jakintza hori kontzeptualizatzeko lan egiten du. Ikerketa taldeko barne-bileretan edota komunitate akademikoko mintegi, konferentzia, etab.etan parte hartu eta argitalpen akademikoak landuz egiten da kontzeptualizazio ariketa hori. Kontzeptualizazio horrek aukera ematen du, halaber, laborategiko languneetan erronka berriak definitzeko eta lantzeko. Gainera, beste ikerketa proiektu batzuetako prozesuak ere elikatzen ditu.

modelo cogenerativo eusk01

J. Karlsen y M. Larrea (2014)

Bilbao Next Labek esparru akademikoan ikerketa ildo nagusi hauek garatzeko aukera ematen du:

  • Hirien eta erregio azpiko gobernuen rola RIS3 estrategietan eta estrategia horien maila anitzeko gobernantza.
  • RIS3 estrategien fazilitazioa.
  • Ikerketa-ekintzaren egitekoa RIS3 estrategietan (Action Research for Smart).
  • Gizarte erronkak eta RIS3.

Etiketa:

Global partners

Partners